XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) Eneko Aritza izenak ere zuhaitz hori aipatzen du.

Zuhankorra edo zumalakarra madarikatuak dira, eta R.M. Azkuek dioenez, Jesukristo jo zuten egur-mota da.

Sorginek ere egur hori erabiltzen zutela zioten: sorginek ere beren egunetan egur hau erabiltzen omen zuten.

Lizarra berez da zuhaitz bedeinkatua.

Lizarrak ez du bedeinkatu beharrik. Berez da bedeinkatua, esaten zuten Oiartzunen.

Ohizkoa zen baserri aurrean lizarra aldatzea, babeslea dela uste delako.

Tximistek ez zioten kalterik egiten eta San Joan gaueko suan bere babesa eskaintzen du.

Zenbait zuhaiskak ere oso fama ona du.

Ribagortzan arkakaratsa ekaitzen kontrako kutuna da.

San Joan gauean neska gaztea arkakaratsaren azpian orrazten bada eta erortzen zaizkion ile guztiak arkakaratsaren kimu batean ipintzen baditu, kimua hazten denean neskari ere ileak oso kizkur eta eder haziko zaizkiola uste dute.

Festa eta ospakizun askotan zuhaitz bat (normalean haritza edo zumarra) egoten da plazaren edo belardiaren erdian, eta inguruan dantza egiten da, jokoak izaten dira... eta inoiz ezkontzaren bat ere bai.

Kristautasunak elorria zuhaiska sakratu eta babesle bihurtu du.

Soroetan eta etxeko ate zein leihoetan sanjoanetan ipintzen diren gurutzeak elorrizkoak izaten dira.

Ekaitza zenean buruan elorri-arantza bat eraman ohi zen tximistatik babestearren.

Zuhaiska honekin zerikusia duten elizak badira: Arantzazu Gipuzkoan, Arantza Lapurdin, Espiau Gaskonian, Espinars Rossellón,... Hala ere elorriarekiko gurtza oso aspaldikoa da; kristautasuna baino lehenagokoa.

Antzinako sinesteek berezko bizia zuten zuhaitzak aipatzen zituzten.

Barandiarani Kortezubin esan ziotenez, antzina zuhaitzak berak joaten ziren baserrietara (...)